Mendi duatloi proba izango da Getarian

Mikel Iriarte. Erronka berria Getrirentzat azaroak 18an. /  AMAXKAR
Mikel Iriarte. Erronka berria Getrirentzat azaroak 18an. / AMAXKAR

Euskal Herriko duatloi zirkuituaren azken proba, azaroaren 18an burutuko da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Aurtengoan Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituko azken proba Getarian ospatuko da eta antolaketa Getaitri Triatloi Klubaren esku egongo da.

Gogor ari dira lanean Getriko kideak dena primeran ateratzeko. Azaroak 18an ospatuko da, arratsaldeko 15:30ean hasita Askizun. Hiru atal izango ditu, lehendabizi mendi lasterketa 6,46 kilometroko luzerarekin, jarraian mendi bizikleta hartu eta 16,36 kilometro bete beharko dira eta amaitzeko berriro lasterka 3,23 kilometro helmugara sartzeko. Dagoeneko izena emateko aukera dago. Horretarako nahikoa da www.kirolprobak.com webgunera sartu eta izena ematea. Irailean hasi zen zirkuitua Igartzan eta Getarian amaituko da hamar proba osatuz.

Fotos

Vídeos