Mendi Duatloi ikusgarria atzo Askizun

Partaideak. Askizuko irteeran korrikalariak lehen saioa egiten, denera 165 korrikalarik hartu zuten parte Getariako I. Mendi Duatloian giro paregabearekin. /  ARGAZKIAK AMAXKAR
Partaideak. Askizuko irteeran korrikalariak lehen saioa egiten, denera 165 korrikalarik hartu zuten parte Getariako I. Mendi Duatloian giro paregabearekin. / ARGAZKIAK AMAXKAR

Getaitri Triatloi Klubak antolatutako proba bikaina izan zen atal guztietan lehenengoa izan arren

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Benetan ikusgarria izan zen atzo arratsaldean Askizun jokatutako Getariako I. Mendi Duatloia. Eguraldi zoragarria eta 165 partaide Euskal Herriko Mendi Duatloi zirkuituko azken proban. Antolaketa Getaitri Triatloia Klubaren eskuetan egon zen eta primeran eraman zuten guztia.

Ikusleak ere ehunka izan ziren Azkizura hurbildu zirenak, bertako auzoan San Martin jaiak ospatzen ari direnez festen barne kokatua zegoen proba hau.

Ibilbideak hiru atal zituen, lehendabizi 6,46km korrika egin behar zituzten, gero 16,36km mendi bizikletarekin eta amaitzeko berriro lasterka 3,23 km Askizuko helmugara heldu arte. Batzuk proba guztia bakarrik egin zuten eta atal honetan onenak Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos izan ziren, baina aipatu behar baita ere Iñaki Isasi, Alainekin borroka oso polita izan bai zuten une oro. Beste batzuk erreleboka egin zuten lana, batek korrika saioak eta besteak bizikleta gainean, eta bizkorrenak Eneko Gonzalez eta Asier Lizarralde izan ziren.

Getariar ugarik hartu zuten parte proban baina beste asko izan ziren Askizura joan zirenak Mendi Duatloia ezagutzera eta denak oso pozik atera ziren bertatik, Elizara eramaten duen azken aldapa benetan izan zen ikusgarria.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos