Martxoaren 9a bitartean Zumaiako errepidea itxita egongo dela aurreikusi dute

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

Kostako N-634 errepidea itxita egongo da Zumaia eta Getaria artean, gutxi gorabehera martxoaren 9ra arte. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi duenez, denbora tarte hori beharko da eremua egonkor-tzeko.

Bide Azpiegituretako diputatu Aintzane Oiarbide lurra irristatu den tokian izan da. Joan den asteburuko euri jasa gogorren ondorioz irristatu zen lurra Getaria eta Zumaia arteko mendi-hegalean (27,100 KPan), eta horrek N-634ko trafikoa eten du bi udalerri horien artean. «Departamentuko teknikariak lur-irristatzea izan den lekuko goiko eremua ikuskatzen aritu dira, eta egiaztatu da arrisku larria eta berehalakoa dagoela errepideko plataformara berriro ere materialak erortzeko. Hori dela eta, errepidea moztuta eduki beharko dugu errei bat trafikoari irekitzeko egonkortze neurriak hartu arte. Erabiltzaileen segurtasunerako hartu dugun neurria da, nahiz eta egoera desorosoa sortu », azaldu du Oiarbide diputatuak.

Aurreikusi da egonkortze neurriak martxoaren 9rako amaituak egongo direla, eta hortik aurrera txandaka pasaera izango duen errei bat irekiko dela. Orain hartuko diren larrialdi neurriak hauek dira, drainatze zanga bat egin, hormigoizko habea ainguratu bat jarri eta harri-lubeta bat eraiki mugimendu gehiago gerta daitezen ekiditeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos