Marmitakoa nagusi Salbatore bezperan

Herri bazkaria. 600 lagun inguru elkartu ziren Txapelketako marmitakoa jateko asmoarekin Sahatsaga kiroldegira, euriak Harritarten egitea oztopatu baitzuen. / AMAXKAR

XXI. Marmitako Txapelketan lehiatu zuten 38 bikoteen lanarekin 600 lagun bildu ziren herri bazkarian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Hegaluzea izan zen Salbatore bezperako protagonista nagusia. XXI. Marmitako Txapelketak bete zuen goiza eta ondoren herri bazkarian, 600 lagun elkartu ziren kiroldegian 38 bikotek eginikoa jateko gogoz.

Euriak ez zituen beldurtu, ez lehiakideak, ez bertaratu ziren ikusleak. Gero epaimahaiaren txanda heldu zen eta erabakia hau izan zen; irabazleak Aitor Andonegi eta Laura Domingo, bigarren Gorka Lazkano eta Oier Idiakez eta hirugarren Irantzu Ezenarro eta Juanjo Perez.

Salbatore Eguna, gaur

Goizeko 9:30ean hasiko dira kalez kale diana jotzen Getariako Musika Bandaren kideak, herritar guztiak gogora dezaten zein egun den gaurkoa, Salbatore Eguna. 11:00etan Meza Nagusia izango da Salbatore elizan Getariako Abesbatzak abestuta. Ondoren alkatearen ohorezko aurreskua ikusi ahal izango da udaletxe aurrean eta 12:45 inguruan emango zaio hasiera Musika Bandaren kontzertuari. Egitarauan joko dituzten piezak hauek dira; Pepita Greus (Pascual Perez Choví), A Festive Overture (Alfred Reed), Variazioni In Blue (Jacob de Haan) eta bukatzeko Carioca (Gus Kahn, Edwad Eliscu eta Vincent Youmans, Naohiro Iwai-ren konponketarekin). Arratsaldean, 17:30ean Pilota finalak, 18:00etan haurrentzat berbena, 19:00etan Txaston Dixie Band, 22:00etan hasiko da Ilargi Beltzaren berbena eta 23:00etan etengo Konpartsaren emanaldia ikusteko, aurten 'Musikalen magia, gurean' gaiaren inguruan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos