Marmitako Txapelketan lehiatzeko izena emateko epea zabalik

Eulalinekoak. Marmitakoa egin eta nongoak diren azalduz. / AMAXKAR

Abuztuak 5ean, Koadrilen Egunaren barne ospatuko da XXI. edizioa

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

XXI. Marmitako Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek datorren uztailak 26a (asteazkena) bitartean izena eman ahal izango dute eguerdiko 13:00ak arte udaletxean.

Txapelketa uztailak 5ean Salbatore jaien barne ospatuko den Koadrilen Egunean egingo da. Uztailaren 27an, izena eman dutenen artean zozketa egingo da. Iazko saridunek zozketa pasa gabe onartuak izango dira, jakina izena eman behar dute eta bikote berdina izan behar du. Iaz zozketatik kanpo geratu zirenak aurten zuzenean sartuko dira, beti ere izena ematerakoan bikote bera osatzen badute. Parte-hartzaile kopurua 38 bikotekoa izango da. Ondoren, 600 lagunentzako lekua egongo da bazkaltzeko. Erne bertara joan nahi dutenak, uztailaren 28an eta abuztuaren 1ean, 2an eta 3an, bazkaltzeko kopuruaren konfirmazioa eta tiketen salmenta egingo bai da. Menua ohikoa, marmitakoa, postrea, sagardoa eta kafea.

Fotos

Vídeos