Margoketekin mehatxatu zuten herritarrari Udalak atxikimendua azaldu dio

Babesa. Udalak mehatxuen aurkako adierazpen bat egin du./
Babesa. Udalak mehatxuen aurkako adierazpen bat egin du.

GETARIA.

Pasa den astean, mehatxuzko pintaketak agertu ziren herritar baten aurka, herritar hori bizi den etxean bertan eta inguruan. Gertaera horren aurrean, Getariako Udalak bere babesa eta atxikimendua agertu dio sare sozialen bitartez eta ondokoa adierazi nahi du:

«Udaletik erabat arbuiatzen dugu gertaera hori, eta horren aurrean, gure jarrera publikoki adierazi nahi dugu».

«Gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diogu mehatxua jaso duen bizilagunari eta bere ingurukoei».

«Getarian eta Euskal Herrian oinarrizko eskubide guztien defentsa egitea dagokigu eta horretan jarriak ditugu gure ahaleginak. Horregatik, horrelako gertaerek ez dute lekurik gurean».

«Bide batez, elkarren arteko elkarbizitzan aurrera egiteko gure konpromisoa adierazten dugu».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos