Marcos Roitman-en hitzaldia gaur arratsaldean Kartaren jardunaldietan

Sei saioetan '1917ko Errusiako iraultza' aztertzen ari dira ikuspegi ezberdinetatik

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariako Eskubide Sozialen Kartak urria eta azaroan zehar jardunaldi ba-tzuk antolatu ditu. Joan den astean ekin zitzaion lehen solasaldiarekin, Arnaldo Otegiren presen-tziarekin Getarian.

Gaur bigarren saioa iragartzen dute. Marcos Roitman txiletar-espainiarra egongo da herrian, analista politikoa eta soziologoa. Espainian bizi da, Augusto Pinocheten diktaduraren ondorioz, 1974ean ihes egin behar izan zuelako Txiletik. Gaur egun Madrilgo Complutense Unibertsitatean irakaslea da eta iraultza boltxebikeak Hego Amerikako herrialdeetan izandako eragina aztertzeko etorriko da Ulpiano Etxera gaur arratsaldean. 19:00etan hasiko da bere solasaldia.

Azaroaren 8an

Hurrengo saioa, berriz, azaroan 8an izango da, Josefina L. Martinez eta bere gaia 'Las mujeres y la Revolución Rusa: revolucionar el mundo, trasformar la vida'.

Fotos

Vídeos