Oso maila ona erakutsi dute Danbolin Musika Eskolako pianojole gaztetxoek

Piano Jaialdian parte hartu zuten gaztetxo taldea atzo eguerdian./
Piano Jaialdian parte hartu zuten gaztetxo taldea atzo eguerdian.

Zortzi gaztetxo izan ziren Andoaingo Piano Jaialdian

DV ORIO.

«Oso gustora» agertzen da Audra Almanaityte irakaslea bere ikasleek asteburu honetan Andaingo Piano Jaialdian egindako lanarekin. «Oso lan ederra egin dute guztiek ere, zoriontzeko modukoa» esaten zuen atzo. Aurten Danbolin Musika Eskolako zortzi ikaslek hartu dute parte jaialdi ospetsu honetan. «Libre dute aurkeztea eta aurten zortzi animatu dira. Gainera ba-tzuentzat lehen aldia zen, esate baterako Oier Iruretagoiena eta Paul Sarasuarentzat; 8 urte besterik ez dituzte eta hiru hilabete egon dira jaialdirako prestatzen».

Aipatutako bi hauez gain, Ana Blazquez eta Beza Ijurjok hartu dute parte A mailan, eta Anne Urzaiz eta Leire Olariagak B Mailan; era berean, 4 eskuetara Sara Loidi eta Maddi Orzaiz aritu dira. Oso emai-tza onak lortu dituzte, urrezko domina guztiek ere Paul Sarasuak ezik. Honek zilarra, eta Ana Blazquezek, gainera, aipamen berezia. Denen maila bikaina izan da.

Danbolin Musika Eskolako gaztetxoek, Chostakovich, C. Rollin's, Straus, C. Gurlitt, J. F. Burgmüiller, M. Mier, B. Bartok-ek egindako piezak jo zituzten. Hemendik aurrera apirilak 28rako Musikenek antolatu duen piano egunerako prestatzen hasiko dira. «Proiektu berria da; Donostiako Txapelketa desagertu eta piano egun hau antolatu da, tailer, txapelketa eta programa ludiko zabalarekin, dena pianoarekin lotuta. Musikeneko irakasleek haurrekin egingo dute lan, improbisazioa eta sormena landuaz, bakoi-tzak bere sentimenduak kanpora-tzeko asmoz», dio Audrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos