Borrar
Lanean. Dagoeneko mahastietan jende ugari dabil 2017ko uzta berria jasotzen. AMAXKAR
Mahatsa biltzen hasi dira

Mahatsa biltzen hasi dira

Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturako upategiak lanean ditugu 2017ko txakolin berria prestatzen

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Sábado, 23 de septiembre 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Mahatsa biltzen hasiak dira dagoeneko Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturako 33 upategiak. Hauetatik 12 Getarian daude eta gogor ekin diote lanari mahastiaren egoera ondo aztertu eta une egokia heldu dela erabaki ondoren.

Eguraldiak zer esan handia du mahatsari dagokionez eta itxuraz udaberria aurreratu egin zen baina lorearentzat giro ona izan zen. Gero etorriko zen uda eta bere gorabeherak. Eguzki gutxi eta bero handia. Azkenean zertxobait aurreratu bada ere urteroko data inguruan dabiltza txakolin egileak eta uzta ona izatea espero dute.

Lanpostu ugari ere sortzen dira aste hauetan mahats biltzearen inguruan. Gaur egun upategi gehienak euren ohiko langileaz gain beste hainbat kontratatzen dituzte eta denera 400 bat lagun izango dira.

Joan den urteko uztak 4.200.000 kilo eman zituen, inoiz baino gehiago baina aurten uzta ona izan arren kopuruak gutxiago izango direla aurreikusten da, 3.800.000 kilo inguru biltzea espero bai da. Halere uzta ona izan arren gero saldu egin behar da eta azken urteetan kanpoan merkatu berriak bilatzen dabiltza upategiak.

Dena den, Gipuzkoak jarraitzen du oinarrizko merkatu izaten oraindik. Euskal Autonomia osoa %80arekin. Estatu mailan nagusiki Madril eta Bartzelona %10arekin eta azkenean %10 kanpora esportatzen dute: Estatu Batuetara %67, Frantziara %10, Ingalaterra %7 eta %10 Japoniara.

Une honetan 33 upategik osatzen dute Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura eta aipatu bezala gurean daude gehien. Honela banatzen dira Gipuzkoa osoan zehar; 12 Getarian, 7 Zarautzen, 3 Aian eta upategi bana Alkiza, Arrasate, Beizama, Deba, Hondarribia, Mutriku, Oiartzun, Olaberria, Oñati, Orio eta Villabonan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios