Mahai ingurua lau herritarrekin, gaur Jubilatuen tabernan

K.A. ZESTOA.

Aurtengoan ere Herri Azoka izango da eta hau antola-tzeko bihar, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Kultur Etxean bilera zabala izango da. Bertan parte hartu nahi duen oro gonbidatu nahi dute.

IV. Herri Azoka honen baitan, gaur mahai-inguru berezia ospatuko da, Jubilatuen tabernan. Gure txikitasunean boluntariotza lanak duen garrantziaz eta elkarte/talde ezberdinetako esperientzietatik abiatuz gogoeta zabalagoa egin asmo, mahai inguruan hainbat urteetan lan isila eginez boluntario lanean aritzen diren herritarrek bere esperientziak aurkeztuko dizkigute: Esti Zabala, Juani Zunzunegi, M.J.Etxeberria eta Xanti Ugarte.

Bestalde, ostiralera bitartean 2. Eskuko Azokako bilketa egingo da. Erabiltzen ez ditugun arropa, jostailu edo edozein tresna egoera onean izanez gero, eta hau elikagai bankuko lagunei donatu nahi baduzue, zinema zaharrera jo dezakezue, 18:00etatik 20:00ak bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos