Lumpy And The Dumpers taldearen kontzertua gaur gauean Gaztetxian

Azpeitia ping-pongean garaile./
Azpeitia ping-pongean garaile.

DV GETARIA.

Gazte Asanbladaren eskutik gaur gauean kontzertu bikoitza izango da Gaztetxian. Alde batetik Estatu Batuetatik datorren talde bat entzun ahal izango da 'Lumpy and the dumpers' punk taldea zuzenean arituko da eta beraiekin batera Bilbotik datozen 'Karpatos' taldea ere entzun ahal izango dute gaueko 21:00etan Gaztetxera hurbiltzen direnak.

Bestalde, abendurako Bersiyo Gaba II antolatu dute. Joan den urteko arrakastari jarraipena eman nahi zaio eta dagoeneko abenduak 16rako deialdia luzatu dute. Partaideek izena Gaztetxeko kide bati eman besterik ez du. Taldeko 5 kanta gehienez prestatu beharko dira eta entseguak egiteko aukera izango dute talde parte hartzaileak. Animatu eta eman izena ahalik eta bizkorren.

Bestalde, Gaztetxetik beste albiste bat ere heldu zaigu, joan den igandean lehiatutako ping pong txapelketan Azpeitia izan zen garaile (argazkian saria jasotzen).

Fotos

Vídeos