Luisa Etxeberriaren 'Haztamuka' poema liburuaren aurkezpena egin zen atzo

Luisa Etxeberria atzo udaletxean. Aurkezpen ekitaldi goxoa izan zen, musikaren laguntzaz. Jendetza izan zen aurkezpen ekitaldian. /  K.A.
Luisa Etxeberria atzo udaletxean. Aurkezpen ekitaldi goxoa izan zen, musikaren laguntzaz. Jendetza izan zen aurkezpen ekitaldian. / K.A.

Aurkezpen ekitaldia Zestoako udal areto nagusian izan zen

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Artea, musika eta idazteak bat egingo zuten atzo Zestoako udal aretoan, bertan izan zen 'Haztamuka' liburu poesiaren aurkezpen ekitaldia tarteko. Txistuaren musika lasaiak eta kantuaren berotasunak lagundu zien aurkezpenean, Luisa Etxeberiari liburuaren ibilbidea azaltzen, eta honek liburuko hainbat poema errezitatuko zituen.

Aurkezpen ekitaldian, Luisa Etxeberria liburuaren egileaz gain, Jon Elordi, katalanezko poema bildumako euskara-itzultzailea, Maragda Cuscuela, artista plastikoa

Garikoitz Mendizabal, txistularia, Nerea eta Arrate, gitarra eta ahotsarekin eta Gorka Errezil, perkusioarekin aritu ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos