Ludoteka eta gaztelekua, bihartik aurrera zabalik

Ludoteka. Prest ikasturte berrirako. Material eta programazio berrikuntzekin dator ikasturte berria. /
Ludoteka. Prest ikasturte berrirako. Material eta programazio berrikuntzekin dator ikasturte berria.

Txurrumuskik kudeatzen duen ikasturte berriari bihar emango zaio hasiera

DV ORIO.

Bihartik aurrera ekingo diote 2017-2018 ikasturteari Txurrumuskik kudeatzen dituen Orioko ludotekak eta gaztelekuak. Bihartik hilaren 22ra bitartean, ostirala, ate irekiak izango dira, bertatik bertara ezagutu dezaten Orioko ludoteka. Izena eman nahi dutenek, ludotekan bertan jasoko dute informazio gehiago.

Astean hiru egun finkotan joateko aukera izango du izena eman duen haurrak. Astelehena eta norberak aukeratutako gainontzeko bi egunetan. Ikasturte osoaren prezioa 45 eurotakoa izango da; urtarriletik aurrera, 30 euro, eta apiriletik aurrera 15 euro. Material eta programazio berrikuntzekin datorrela ikasturtea aurreratzen dute.

Ordutegiari dagokionez, astelehenetik ostegunera arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara zabalduko ditu ateak; ostiraletan 17:00etatik 19:30era, asteburutan itxita izango delarik. Hori bai, behar duenarentzat, ordutegi berezia ere eskainiko da, 10:00etatik 13:00etara.

Informazio gehiago behar duenak, Arrantzale kalera hurbilduta, txurrumuski@txurrumuski helbidera idatzita edo 666 194 368 telefonora deituta.

Ostargik ere bai

Era berean, Ostargi taldeak ere izena emateko epea zabalik du. Aurtengo kurtsoa hainbat berrikun-tzekin dator. Jantzigintza, joskin-tza, patchworka eta kakorratz lanak egin dituzte orain arte. Ikasturte berrian, horiez gain, beste bi ikastaro ere eskainiko dituzte: paperezko eskulanak egiteko ikastaroa Koro Arratibelen eskutik eta bestetik hainbat konponketa erraz egiten irakatsiko da: galtza-barrenak, konponketa txikiak, botoiak... Interesa duenak Kultur Etxean eman dezake izena, edo 943 134 409 telefonoan.

Fotos

Vídeos