Luburutegiko liburuak entregatzeko kutxa jarri da

Kutxa. Kultur etxearen kanpokaldean jarri da. / ETXEBERRIA
Kutxa. Kultur etxearen kanpokaldean jarri da. / ETXEBERRIA

Kultur etxearen kanpokaldean dago, bertan utzi behar dira maileguak itzultzeko

DV ORIO.

Liburutegiak ordutegi mugatua du eta jende askorentzat zaila da hartutako liburuak itzultzea ordutegi horren barruan. Arazo hori konpontzeko, Udalak kutxa bat jarri du kultur etxearen ate ondoan, erabiltzaileek aukera izan dezaten maileguan hartutako liburuak edozein ordutan itzultzeko liburutegiraino igo beharrik gabe.

Era horretara egunaren edo gauaren edozein ordutan itzuli ahal izango dira liburuak. Liburua kutxaren barruan sartu besterik ez dute egin behar erabiltzaileek. Kutxa babestuta dago eta ez zaio barrura hezetasunik sartzen. Maileguak itzultzeko kutxa kultur etxearen ate ondoan instalatu da, sarrerako eskaileren ondoan. Ideiak harrera ona izan du, jende dexente baitago liburutegiaren ordutegian gaizki etortzen zitzaina, eta kutxa berri honekin, ordutegirik ez dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos