Lourdes Elorzaren lanak ikusgai kultur etxean

Erakusketa. Iragartzeko prestatu den kartela. /
Erakusketa. Iragartzeko prestatu den kartela.

Pintore donostiarraren lanak azaroaren 24a arte bisitatu ahal izango dira

DV ORIO.

Lourdes Elorza pintore donostiarrak erakusketa zabalduko du gaur arratsaldean Orion eta bertan erakutsiko ditu azken urteotan egindako koadroak. Erakusketa gaur zabaldu eta azaroak 24a bitartean bisitatu ahal izango da kultur etxean. Erakusketa inauguratzeko, ekitaldi txiki bat egingo da gaur arratsaldeko 18:30ean eta irekia izango da azaldu nahi duten guztientzat.

Lourdes Elorza Iturrizak (Donostia, 1966) pintura akrilikoa erabiltzen du, batez ere, bere artelanetarako. Hainbat euskarritan pintatu izan du, baina, azken aldian, beste artista batzuen argazkien gainean pintatzen du eta, batzuetan, egunkari papera erabiltzen du fondorako edota erliebea emateko.

Gehienetan pertsonak agertzen dira bere koadroetan; pertsonak eta beren eguneroko istorioak, hori baita berari interesatzen zaiona.

Fotos

Vídeos