Liburu, disko eta CDak Elkartasun azoka egingo da gaur Berdura Plazan

Liburuak. / AMAXKAR
Liburuak. / AMAXKAR

GETARIA.

Haurren liburu-eguna dela eta, Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak berreskuratutako diskoen eta liburuen azoka antolatu du gaur iganderako. Bertan, egoeran onean dauden askotariko liburuak, diskoak eta CDak entregatu eta eskuratu ahal izango dira.

Elkartasun-azokaren standa Berdura Plazan egongo da, goizeko 10:30etik arratsaldeko 14:30era arte. Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak bazterketa ekonomikoa bizi duten pertsonei laguntzen die, kulturaren bitartez, eta bere filosofiaren ardatz dira elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua.

Bestalde gogoratu XVII. Literatur Lehiaketan parte hartzeko aukera dutela nahi duten getariar guztiak. Idazlanak aurkezteko epea 2018ko apirilak 10, 13:00etan, Getariako Udaleko bulegoan edo Udal Liburutegian

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos