LGBTIQfobiaren kontrako eguna ekarriko dute gogora gaur Udalak eta bi ikastetxeek

DV ORIO.

Gaur LGBTIQ-fobiaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen dela-eta, gaia lantzen aritu dira azken egun hauetan herriko bi ikastetxeetan. Eskualdean egun hau gogora ekartzeko ekimena Urola Kostako Berritzeguneak proposatu eta koordinatu du, aldiro biltzen den Hezkidetza Foroaren bidez. Foro horretan parte hartzen dute eskualdeko ikastetxeek eta udalek.

Ostadarraren bandera

Orioko Udalak ostadarraren bandera jarriko du udaletxeko balkoian, eta beste horrenbeste egingo dute Zaragueta eskolan eta Herri Ikastolan. 'Naizena onartua' leloa darama banderak. Horrez gain, gaiari buruz hitz egingo dute bi ikastetxeetan eta ahalegina egingo dute kontu hau etxeetara ere iritsi dadin. Agerraldiak ere egingo dituzte, kolektiboari babesa adierazteko.

Azken hamarkadatan aurrerapauso handia egin du gure gizarteak aniztasun afektibo-sexualari dagokionez, baina oraindik badago zertan aurreratu. Hezkuntza-sistemak eragile aktiboa izan behar du aldaketa horretan eta horregatik erabaki dute gaia lantzea eta halaxe egiten ari dira, eskualdeko udalen laguntzarekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos