Leihoak aldatu ostean, kiroldegiko igerilekua zabalik

Karela kiroldegiko igerilekua, lehioak aldatu ostean. /
Karela kiroldegiko igerilekua, lehioak aldatu ostean.

DV ORIO.

Udalak igerilekuko leihoak aldatu ditu egun hauetan eta dagoeneko bukatuta dago lan hori. Beraz, lanak amaitu ostean, gaurtik aurrera, Karela kiroldegiko igerilekua zabalik izango da ostera, behin urak dagokion tenperatura hartu eta gero. Hamazazpi urte eta gero, nahiko egoera txarrean zeuden kiroldegiko lehioak eta herriko Udalak aldatzea erabaki du.

Era berean mantentze lanak ere burutu dira, kiroldegia inguratzen duen sarea berritu dute, pista nagusian ere tatamia aldatu da, porteriak ere aldatu dita. Baina, esan bezala, lanak bukatu dira.

Fotos

Vídeos