Lehiaketa Udal Elkarteko logoa aukeratzeko

DV ORIO.

Urola Kostako Udal Elkarteak lehiaketa antolatu du, eskualdeko kultura eta sormen industriak sustatzeko bideratuko dituen ekimenetan erabiliko duen leloa eta irudia sortzeko. Proposamenak aurkezteko epea bihar bertan amaituko da, saria 1.200 eurokoa izango delarik.

Udal Elkarteak 2017an zehar eskualdeko kultura eta sormen industrien gaitasun, ahultasun eta beharren azterketa egin du 'Urola Kosta, eskualde Sortzailea' izeneko egitasmoaren bidez (Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoako lehiakortasuna eta lurralde kohesioa sustatzeko programaren laguntzarekin garatutako egitasmoa).

Sektoreko enpresa, eragile eta profesionalekin hainbat topaketa egin ondoren, agerian geratu da arlo hori indartu eta sendotzeko premiazkoa dela sektorean sare bat eratzea, sektorea profesionalizatzea eta sektoreari ikusgarritasuna ematea. Horren haritik, beraz, Udal Elkarteak ekimen horietan erabiliko den leloa eta logoa sortzeko lehiaketa antolatu du. Lanak enpresa@urolakosta.eus helbidera bidali.

Fotos

Vídeos