'Lehen Aukera' programak laguntzak ditu gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko

Lanbide. Laguntza euskal enpresetan langabeak hartzeko. / AMAXKAR

Euskal enpresetan gazte langabeak kontratatzeko laguntzak emango dira eta eskaerak aurkezteko epe-muga azaroaren 10a izango da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak 'Lehen Aukera' programaren deialdia egin du. Programa horren bidez laguntzak emango dira gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 10ean amaituko da.

Ezarritako baldintzak honakoak dira; gazteekin sinatutako kontratuetako lanpostuak EAEko lantokietan bete behar izatea. 2017ko abenduaren 10 baino lehen hastea. Gutxienez 6 hilabeteko iraupena izatea eta azkenik lanaldi osoa edo partziala (inoiz ez ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoa)izatea.

Kontratu bakoitzeko diruz lagundutako zenbatekoa titulazio akademikoaren arabera zehaztuko da. Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko ordainsariak barne) 18.000 eurotik 11.200 eurotara joango da titulu akademikoaren arabera. Praktikaldiko kontratuei dagokionez, 6 hilabeterako diru-laguntza 4.500 eurotik 2.800era pasatzen da eta 12 hilabeteko diru-laguntza berriz, 4.950 eurotik 3.080 eurotara. Kontratu mugagabeei dagokionez, lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo Masterra-Boloniako Plana dutenak 7.600 euro jasoko dituzte. Hortik beherako titulazioak, 6.700 euro unibertsitateko diplomatura, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo Unibertsitateko Gradua-Boloniako Plana) dutenak. Goi mailako heziketa zikloak (LH II) 5.900 euro eta erdi-mailako heziketa zikloak (LH I), oinarrizko lanbide heziketa eta profesionaltasun ziurtagiriak 5.200 euro.

Informazio gehiago jasotzeko jo Urola Kostako Udal Elkartera, Enpresentzako Zerbitzuak. Telefono zenbakia 943890808 eta posta elektronikoa osainz@urolakosta.eus.

Fotos

Vídeos