Borrar
Gola. Bigarren zatiko amaieran jaurtikea honen bitartez egin zuen gol bakarra Ander Lazkanok. AMAXKAR
Lazkanoren golak urrea balio du Ketarentzat

Lazkanoren golak urrea balio du Ketarentzat

Igoera faseko lehen partidan garaipena lortu zuten Usurbilen aurrelariaren gol bati esker (1-0)

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 9 de enero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Erregeek urrea ekarri omen zuten eta igandean Keta Babyauto futbol taldearentzat Ander Lazkano mozorrotu zen Meltxor Errege bezala eta bere golak urrearen balioa ekarri die getariarrei.

Lehen fase bikaina burutu ondoren, igoera faseari ekiten zioten Iñaki Azpitarteren mutilek Harane futbol zelaian igande arratsaldean. Orain arte egindakoak sailkatzeko bakarrik balio izan du eta orain hasten dute benetako liga. Bi lehenengo postuetan amaitzea dute helburu, horrek ematen bait du Erregional Preferentean datorren denboraldian jokatzeko eskubidea.

Bi taldeentzat oso garrantzitsua zen ondo hastea eta usurbildarrak gogor ekin zioten partidari. Aukera gehiegi ez ziren izan baina etxekoek egindakoak Julen Azpeitiak ondo zaindu zituen eta atea hutsean mantentzea lortu.

Aurrean asko kostata etorriko zen gola. Andel Lazkanok jokaldi ederra egin eta partidako amaieran gola egin zuen. Aurkariak saiatu ziren berdinketa lortzen baina Epeldek hurbilago izan zuen bigarrena, bere jaurtiketa langara joan ondoren. Azkenean estutasun gehiegirik gabe abantaila mantentzea lortu zuten eta hiru puntuak Getariara ekarri zituzten. Multzoko bi partida elurragatik bertan behera geratu dira eta hurrengo jardunaldian Iluari aurkari izango dute etxean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios