Lautik bi bandera etxera eta gaur Gipuzkoako Txapelketa

Arraunlariak igande arratsaldean banderarekin. / ETXEBERRIA

DV ORIO.

Agian gaizki ohitzen ari gara. Lau estropadetatik bi bandera ekarri ditu etxera lehen traineruak, Sestaokoa uztailaren 2an eta pasa den igandean Donostiako uretan, Giroa Veolia bandera. Ez dago batere gaizki, joan den urtean banderik ez eta aurten, dagoeneko, lehen lau estropadetatik bi bandera Oriora.

Aurreko asteburuko berdina gertatu zen. Larunbatean, oraingo honetan herritarren aurrean, aukerarik ez zuten izan eta bosgarren postuarekin konformatu behar izan zuten, eta igandean, itxasoko lehen estropadan, berriz bikain, Urdaibai eta Hondarribiaren aurretik. Aurtengo Liga badirudi inoiz baina berdinduagoa egongo dela. Arraunlariek igande arratsaldean herritarren ongietorria jaso zuten. Eta gaur arratsaldean, Getarian, Gipuzkoako Txapelketa. Neskek ere bere helburua lortu dute, Euskotren Ligarako sailkatzea.

Fotos

Vídeos