Larunbatean Marixiren jaitsierarekin emango zaie hasieta Itziarko jaiei

Marixiren jaitsierarekin hasiko dira jaiak. / ARGAZKIAK ANDER SALEGI
Marixiren jaitsierarekin hasiko dira jaiak. / ARGAZKIAK ANDER SALEGI

Asteazkenera arte luzatuko dira Kopraixak

ANDER SALEGI DEBA.

Urtero bezala, abuztuko lehenengo aste-bukaeran, Itziarren Kopraixak ospatzen hasiko dira. Larunbatean jarriko da martxan egitaraua eta asteazkenean amaituko da: hau da, bost egun izango dituzte Itziarko eta inguruko herritarrek festaz gozatzeko. Jai hauetan, musika, herri kirolak, jolasak, larrabehiak, umeen jolas eta funtzioak edota danborrada ez dira faltako.

Igandean, bikoteen arteko dantza suelto txapelketa eta aizkolariak izango dira nagusi. Astelehenean bikoteen eguna ospatuko da, asteartean umeen eguna, eta asteazkenean berriz, jaiei amaiera emateko gazteen eguna ospatuko da. Festei bukaera ona emateko Huntza talde famatua eta Lehian taldea igoko dira eszenatokira. Aurten ere Salbatore eguna (Itxaspen) Kopraixekin batera tokatzen da, horregatik hilaren 5ean egingo da ospakizuna 9:30ean meza batekin.

Larunbatean, goizeko 10:30ean ekintzak hasiko dira eta ohiturei jarraituz, umeen pilota partidak jokatuko dira Zabalsoro frontoian, banakako partiduan Borja Osa eta Oinatz Izagirre lehiatuko dira. Binakakoan aldiz, Danel eta Aimar Aizpurua Mattin eta Unai Agirrezabarlaren aurka. Goizeko hurrengo ekintza, leku berean, frontenis txapelketaren finala jokatuko da.

Azken urteetan, eguerdiko 12:00etan elizako kanpaiekin batera, Andutzeko igoerari hasiera ematen zi-tzaion, pasa den urtean berriz, aldaketa bat egon zen: ez zen Andutzeko igoera ospatu eta bere ordez, Itziar Trail mendi lasterketaren lehenengo edizioa ospatu zen 107 parte har-tzailerekin. Aurten lasterketa honek bere bigarren edizioa ospatuko du arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

Bertan parte hartu behar duten kirolariek 13 kilometro eta 900 metro egin beharko dituzte Andutzeko mendiaren ingurutik. Parte hartu nahi dutenek -1947ko abuztuaren 5etik 1999ko abuztuaren 5era bitartekoei zuzenduta dago- gaur gaueko hamabiak arte izango dute aukera www.kirolprobak.com web gunearen bitartez (parte hartzaile muga 150 pertsonatan ezarrita dago).

Urtero bezala aldatzen ez dena haurren krossa da. Umeek 16:15ean emango diete hasiera beraien lasterketari herriko kaleetan barrena. Parte hartu nahi duten haurrek egunean bertan egin dezakete, amaieran domina bana banatuko zaie parte hartzaile guztiei.

18:30etik aurrera giroa berotzen hasiko da, Joselontxo's txarangarekin, beraiek izango baitira jendea kalera ateratzeaz arduratuko direnak eta plazara gerturatzean txupinazoa ikusteko. 19:00etan jaietako momenturik interesgarriena helduko da, orduan izango baita Marixiren jaitsiera. Elizako kanpandorretik jaitsiko da eta modu honetan txupinazoa ospatuko da.

Jarraian, Itziarko bertso eskolaren saio bat eskainiko da. Ondoren, lehengo urtean nobedade gisa ezarri zen danborrada aurten ere ildo hori Arratsaldeak aurrera egiten duen heinean, ume gazte eta helduak elkartuko dira danbor hotsak erritmo berean jotzeko.

Joan zen urtean egin zen aldaketa hau eta aurten ere aldaketarekin jarraitu nahi izan dute. 20:30ean meza eta Salbea ospatuko dira Itziarko elizan. Gauean, dantzaldia burutuko da, Fan&Go taldearen eskutik, eta jaiarekin jarraitu nahi dutenek aukera izango dute 03:00etatik aurrera elizaren atzealdean Dj Hussabier-ekin parrandari eta baita egunari amaiera emateko.

Autobusen ordutegia

Kopraixak direla eta gaueko autobus zerbitzua eskainiko du Deba eta Itziar artean larunbatean eta asteazkenean lurralde-busek; Debatik Zumaiara joateko 22:00, 23:30, 01:00, 02:30 eta 04:00etan aterako da Paseo estaliko autobus geltokitik. Itziarretik Debara bueltatzeko, berriz; 22:45, 0:15, 01:45, 03:15 eta 04:45ean izango dira.

Temas

Jaiak

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos