Larunbatean hasi eta asteartera bitartean luzatuko dira Meaga auzoan San Isidro jaiak

Den aprest. Isidro Deunaren jaiak larunbatean hasiko dira. / AMAXKAR
Den aprest. Isidro Deunaren jaiak larunbatean hasiko dira. / AMAXKAR

Hiru egunetara zabalduko da festen egitaraua aurtengoan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Datorren larunbatean hasi eta astearte bitartean, Meaga auzoak san Isidro jaiak ospatuko ditu. Ikurriñaren igoerak emango die festei hasiera larunbatean ilun-tzeko 20:30ean. Ondoren, gaueko 21:00etan auzoko afaria antolatu da eta gauari amaiera egokia emateko Ansorregi eta Larrañagarekin erromeria izango dute bertaratutakoak.

Maiatzak 13an, igandea, 12:00etan meza izango da auzoko elizan eta ondoren, Gure Txeru dantza taldearen emanaldia ikusteko aukera izango da. Bitartean sagardoa eta txerriki errea jan eta edateko aukera izango dute Meagara hurbiltzen direnak. Arratsaldeko 17:00etan Mus txapelketa irekia egingo da, muslari guztiei gonbidatuz.

Maiatzak 15, asteartean, Isidro Deunaren Eguna ospatzen da eta goizeko 11:30ean meza ospatuko da eta ohitura zaharrari jarraipena emanaz prozesioa egingo da Isidro Deunaren irudiarekin elizaren atarian. Ondoren, Auzoko adinduen omenaldia eta bazkaria. Jarraian, Txakolina eta txerriki errea prest izango dira eta egunari amaiera emateko gaueko 23:00etan, Izer eta Alabierrekin dantzarako tartea zabalduko da.

Marmitakoa Azkue ostatuan

Auzoko festen inguruan Azkue Ostatuak iganderako bazkaria antolatu du nahi duten guztientzat. 14:30ean ekingo zaio bazkariari eta bertara joaten direnak marmitakoa jateko aukera izango dute, gazta eta menbriloa eta edateko ardoa, sagardoa, txakolina eta kafea.

20 euroren truke bazkaltzeko aukera Azkue ostatuan eta bazkal ondorena ederki betetzeko, Jone Uria eta Irati Aranguren trikitilariekin saioa. Animatzen zaretenok nahikoa duzue ondorengo telefono zenbakira deitzea: 943 13 31 52.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos