Larruzko paletan txapeldun Pagazpe elkartea

Pagazpek hiru txapelketatetatik bi eskuratu zituen pasa den asteburuan./
Pagazpek hiru txapelketatetatik bi eskuratu zituen pasa den asteburuan.

J.A. USURBIL.

Pagazpe herriko pilota elkarteko palistek emaitza bikainak lortu dituzte larruzko paletako Gipuzkoako txapelketan. Pasa den asteburuan jokatu ziren finalak eta Pagazpekoak izan ziren txapeldun nagusien 1. mailan eta 2. mailan.

Maila nagusian, 1. mailan, Clement eta Jon Arrutik 35-18 irabazi zuten Andoaingo Gaztelekuko Altuna eta Leteren aurka. 2. mailan, berriz, J. Begiristaineta M. Begiristainek ere txapela eskuratu zuten Gaztelekuko Iradi eta Rekalde 35-27 mendean hartu ostean. Bestalde, herriko pilota elkarteko 2 pilotari datorren urtean jokatuko den Mundialerako txartela lortu ahal izateko Angleten jokatzen ari den Munduko Kopan dira egun hauetan. Xabier Santxo eskuz banaka jokatzen ari da eta lehen neurketa irabazi egin zuen Brasileko ordezkariaren aurka. Aitor Gorrotxategi, berriz, binakako lehian aritzeko hautatutako 4 pilotarietako bat da.

Zubietak eta Luzean taldeek ezin izan zuten pasa den asteburuan Enrike Abril errebote txapelketako finala jokatu. Euriaren ondorioz bertan behera gelditu zen norgehiagoka, baina dagoeneko data berria jarria dute: azaroaren 1ean 11:00etan hasita jokatuko da finala Oiartzunen.

Fotos

Vídeos