Lanzituz programa, ekintzaileei lagundu eta aholkatzeko ekimena

Ideia bat negozio bilakatzen laguntzeko tresna bat da

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Prestakuntza egitea buruan, ideia bat edota proiekturen bat duen eta berau aztertzea nahi duen edonori zuzendurik dago Iraurgi Berritzenen eskutik datorren Lanzituz programa. Bertan, ekintzaileak proiektuaren bideragarritasuna aztertzeaz gain, negozio bat irekitzerako orduan eman behar diren pausuak ezagutuko ditu. Formakuntza 12 moduluetan banatzen da. Behin ideia garatu eta balioztatu ondoren, proiektua planifikatzeari ekingo zaio (marketing/komunikazio plana, azterketa ekonomikoa, produkzioa...) Planifikatu ostean, enpresa martxan jartzeko tramiteak, gaur egun dauden diru laguntza eta finantziazio iturriak ezagutuko dira besteak beste. Ikastaroa Lanzituz, lan sozietateak sortuz programaren baitan datorkigu eta langabetuen lan munduratzea sustatzea du xede, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du eta ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Iraurgi Berritzenek, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute. Informazio gehiagorako jarri harremanetan telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez ieizagirre@iraurgiberritzen.eus.

Futbola

Garaipen berri bat lortu zuen Zestoako talde nagusiak, oraingoan Bergarari 3 eta 1 irabaziz. Segidan bi garaipen lortu ostean -hauetako bat liderraren aurka- jaitsiera postuak sei puntutara daude egun eta 9. postuan kokatzea lortu du Zestoak.

Langabetuen lan munduratzea du xedea eta 12 modulu ditu formakuntzak

Beste gizonezko taldeei dagokionez, jubenilek 1 eta 3 galdu zuten etxean eta aldiz kadeteek 0 eta 5 irabazi zuten Eibarren. Aipagarria ere infantilek igoera faseko lehen jardunaldian Lagun Onak taldearen aurka etxetik kanpo lortu zuten garaipena (2 eta 4).

Emakumezko bi taldeei dagokionez, kadeteek 0 eta 0 berdindu zuten etxean eta infantilek 3 eta 0 irabazi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos