Langabeak kontratatzeko diru-laguntzak UKUEren eskutik

GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkarteak diru-laguntza deialdia egin du 2017an ekintzailetasuna, enplegua, inbertsioak eta lankidetza-egitasmoak sustatzeko. Deialdi horretako lerro batek diru-laguntzak emango ditu eskualdeko enpresek pertsona langabeak kontratatzeko

Eskualdeko enpresentzako diru-laguntzak dira, prestakun-tza-bonoa eskuratzen duten langabeak kontratatzeko. Kontratuak 6 hilabetekoa izan behar du gutxienez (lanaldi osokoa). Diru-laguntza izango da 3.000 eurokoa eta kontratua mugagabea baldin bada 7.500,00 eurokoa. Eskabideak aurkezteko epea 2017-11-15ean zabaldu da eta 2017-12-29an amaituko.

Prestakuntza-bonoa eskuratu duten pertsonek zeharkako gaitasun eta trebetasunak lantzeko 205 orduko prestakuntza-ikastaroa egin dute. Ikastaro horretan gaur egun enpresen hazkun-tzarako balio erantsia duten berrikuntza-tresnak landu dituzte, hala nola: zaintza teknologikoa, IKT 2.0, kudeaketa aurreratua, berrikuntza kudeatzeko teknikak... Informazio zabalagoa jasotzeko UKUEra jo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos