Landa eremuan egiten diren jarduerak sarituko ditu Urkome elkarteak

Landa eremua. Bertan burutzen diren proiektu eta ideiak saritu nahi ditu Urkomek. /  AMAXKAR
Landa eremua. Bertan burutzen diren proiektu eta ideiak saritu nahi ditu Urkomek. / AMAXKAR

Proiektuak urriaren 31 bitartean aurkeztu behar dira Urkomek Azpeitian duen egoitzan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Urkome, Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da, eskualdeko 11 udaletxe eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea izanik. Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditu eta hauen artean Urkome Sariak aurkitzen dira.

Datorren urriaren 31 bitartean V. sariketan parte hartu ahal izango dute Urola Kostan garatzen ari den garatuko den proiektu edo ideiak.

Partaideen artean erakunde, elkarte eta partikularrak daude eta baita sektoreko enpresak. Proiektuak 2017-2108. urteetan garatu edo amaituko direnak izan behar dute.

Sei ataletan

Sariak sei ataletan banatuko dituzte, eta lehen bost ataletako irabazle bakoitzak 2.000 euro jasoko ditu. Seigarren ataleko sariduna bozketa bidez erabakiko da, eta eskualdeko produktu sorta bat jasoko du. Aipaturiko sei atal hauek honela bana-tzen dira; lehendabizi, nekazaritza jardueraren sustapena.

Bigarren atala, landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena. Hirugarren atala, landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea. Laugarrena, landa eremuko balio-aniztasuna agerian jartzea. Bosgarren atala, Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena. Azkenik, seigarren atala sari irekia, bozketa bidez emango dena. Azaroaren 6tik 30era eman ahalko dira botoak Urkomeren webgunean.

Balorazio irizpideak

Sariketan parte hartzen duten proiektuak aztertzerakoan irizpide batzuk jarraituko dira. Alde batetik ideia edo proiektu berritzailea izatea, produktu edo zerbitzu berria sor-tzea. Bestalde berrikuntzak sartzea gaur egun dauden produktu edo zerbitzuetan ere kontutan izango da.

Teknologia berrien aplikazioak aurreikusten dituzten proiektu edo ideiak izatea ere kontutan izango da eta bideragarritasun ekonomikoa duten proiektuak gehiago baloratuak izango dira. Modu berdinean gehiago baloratuak izango dira enplegua sustatzen duten proiektuak, berdintasuna aurreikusten duten proiektuak eta gazteen ideiak, kooperazio proiektuak bezalaxe. 2017-2018an gauzatzea aurreikusten duten proiektuak eta hori bermatzen dutenak gehiago baloratuko dira ere.

Aurkeztu behar den dokumentazioa bi zatitan banatuta eraman behar da ideia edo egitasmo bakoi-tzeko. Alde batetik, norberaren datuak, eta bestetik, proiektu edo egitasmoaren informazioa.

Sari irekiari dagokionez, bozka bidezkoa, dagoeneko egin daiteke sarien banaketa egunera arte, Urkomeren webgunean. Proiektu bakoi-tza aurkezteko, norberak egindako laburpen txiki bat jarriko da. Urkome Sarien bitartez ideia berriei bultzada eman nahi zaie. Landa eremuan lan egiten dutenei euren proiektuak ezagutzera eman eta hauek aurrera eramateko aurki di-tzaketen baliabideak jakitera eman.

Fotos

Vídeos