Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Labradores. Zortziko sevillarra nagusitu zen gizonezkoen Nazioarteko Estropadan. OLASAGASTI
Labradores eta Grenoble nagusi Nazioarteko Estropadan

Labradores eta Grenoble nagusi Nazioarteko Estropadan

Ikuskizun ederra arraun olinpikoko ontziek eskaini zutena larunbat arratsaldean

DV

ORIO.

Martes, 8 de mayo 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Sevillako Labradores gizonezkoetan eta Grenoble emakumeetan nagusitu ziren larunbat arratsaldean Orion burutu zen XVII. Nazioarteko Estropadan. Oso formatu erakargarrian egin zen aurtengoan, neskak eta ondoren mutilak, txandaka, lau estropada ontzi bakoitzarentat (lauko neskentzat eta zor- tziko gizonezkoentzat).

Gizonezkoetan Labradoresek 19 puntu lortu zituen (hiru lehenengo eta bigarren postu bat). Orio bigarren izan zen 17 punturekin (hiru estropadetan bigarren eta azkenengoan lehena). Hirugarren Hondarribia (12), laugarren Zierbena 7 punturekin eta azkena Portugalgo Caminhense, 5ekin.

Emakumeetan, berriz, Grenoblois A taldea nagusitu zen 20 punturekin (lau estropadak irabazi zituzten); bigarren Labradores (12 puntu), ondoren Grenobleko bigarren taldea (12), Orio (10) eta Caminhense (6).

Jende asko inguratu zen Oriora estropadak zuzenean ikustera eta antolatzaileak ere gustura eskainitakoarekin eta jendaren erantzunarekin. Arrazoia bazegoen, estropada honek 50 urteurrena betetzen baitzuen aurtengoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios