Kursaalera doako autobusean joan ahal izateko izena eman daiteke

Yuya Wang. Pianojolea./
Yuya Wang. Pianojolea.

Urtarrilak 9a bitartean egin behar da eta oraingoan Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe ikustera joateko izango da

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Kursaal Eskura egitasmoari esker datorren urtarrilaren 15ean Kursaalean antolatu den emanaldia ikustera joateko aukera izango da autobusez eta doan. Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe iragartzen dute egun horretarako eta bertara joan nahi dutenak autobus zerbitzua izango dute Getariatik atera eta Donostiara eraman ondoren, ikuskizuna amaitzean berriro ekarriko dituena eta dena doan.

Kontzertu hau gozatu nahi izanez gero, ondorengo pausoak jarraitu behar dira. Interesdunek Kursaal Elkarguneko web orria bitarteko dela erosi beharko dute kontzerturako sarrera, weborri honetan http:// www.sarrerak.kursaal.eus.

Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute, Getarian, info@getariaturismo.eus posta elektronikoaren bidez edo 943 140957 telefono zenbakira deituta. Hori bai urtarrilak 9a baino lehen. Autobusa Zumaia, Getaria, Zarautz eta Oriotik abiatuko da, eta Urola Kostako lagunak jasotzeko, honako lekuetan egingo du geldialdia, lehendabizi Zumaian 18:40ean, zineetako autobus geltokia, ondoren Getarian, 18:50ean, autobus geltokian eta jarraian Zarautz eta Orion.

Yuya Wang musikaria

Yuja Wang pop musikako diva bat izan zitekeen, pianoan duen birtuosismoa eztabaidaezina delako ez balitz. Musika erromantikoko errepertorioa interpretatuko du batez ere, Kursaaleko emanaldi honetan, Europa osoko musikariek osatutako ganbera orkestra baten ondoan.

Kursaal Eszenak urte hasierarko iragarri duen saio hau (Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europe) arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Sarrerak prezio ezberdinekoak daude, hasi 12 eurotatik eta 26, 32, 40 eta 50 eurotan ere.

Langabetu eta gazteak

Langabetuek eta 30 urtetik beherako interesdunek aukera berezia izango dute, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituztelarik. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da eta gurean 943 140957 telefono zenbakian egin behar da.

Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina (Ordu Gaztea) edo lan egoera (Langabetuak) egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos