Kupela taldearen erromeria gaur Aristerrazun

DV AIA.

Kupela taldeak girotuko du gaur arratsaldeko erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazun. Anjel Larrañaga (panderoa eta ahotsa), Xabier Alberdi 'Zabale' (trikitia) eta Juan Ezenarro 'Berastegi' (perkusioan) osatzen dute Kupela taldea, eta betiko moduan, trikitia, rantxerak, pasodobleak..., denetarik joko dute 18:30etik aurrera Andatza Erromeri Elkarteak antolatutako saioan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos