Kosta Gastronomikak jardunaldiak egingo ditu asteburuan

DV GETARIA.

Kosta Gastronomikaren eskaintza gure eskualdeak gastronomiaren arloan duen aberastasunean oinarritzen da, mundu zabalean aitortutako ospea duten eta goi mailako kalitatea duten produktuak enbaxadoretzat hartuta. Eskualdeak enbaxadore nagusi bat du, parrilla, eta herri bakoitzak berea: Getariak txakolina, Oriok bisigua, Zarautzek merkatua, Aiak gazta eta Zumaiak Flyscheko olagarroa.

Eskualdeko turismo bulegoek eta Urola Kostako Udal Elkarteak jardunaldiak egingo dituzte urriaren 13, 14 eta 15ean, Kosta Gastronomika ezagutzera emateko.

Getariako hiru upeltegiren ateak zabalik egongo dira egun horietan, upeltegia eta mahastiak ikusi eta beren eguneroko jarduna ezagu-tzeko. Bisita berezia eta gertukoa. Eta, nola ez, dastatzeko pintxoak eta txakolina. Informazioa eta erreserbak Getariako turismo bulegoan, 943 140 957 telefonoan

Fotos

Vídeos