500 korrikalari kobaz koba

Zaldi bide luzeko podiuma. /
Zaldi bide luzeko podiuma.

Julen Martínez de Estibariz eta Uxoa Irigoien txapeldun proba luzean, eta Vanesa Pelaez eta Xabi Lete motzagoan

KARMELO ARRIZABALAGA ZESTOA.

Beste behin kobaz koba mendi trail proba parte hartzailez gainezka ikusi ahal izan dugu, jada aste batzuk badira eta izen ematea itxita zegoela.Beste behin proba gogorra suertatu zen, eguraldi bustia eta lokatza tarteko...baina parte hartzaileek badakite norantz datozen, zer aurkituko duten, eta gogor eta gogotsu aritu ziren une oro.

Jarraian aipatuko baditugu ere zein izan ziren garaile proba bakoitzean, ezbairik gabe ziurtatu dezakegu igandean ehunka txapeldun aritu zirela korrika inguruko mendi eta kaleetan.

Bi distantzia ezberdineko probak izan genituen lehian igandean, bata Zaldei bidea izenekoa -25 km- eta bestea Artzei bidea -13 km- biak ere sinez gogorrak.

Proba luzean Julen Martinez de Estibariz (Barrundia) izan genuen garaile ( 02:12:51) eta jarraian Xabier Sarranz (Lumbier) eta Jon Ugalde (Andoain) sartu ziren helmugara.

Aipatu Jon Alberdi herritarra segidan sartu zela, laugarren postuan.

Emakumezkoetan berriz, Uxoa Irigoien (Getaria) izan genuen azkarrena (02:44:48) eta segidan Leire Baraibar (Zumaia) eta Monica Grajerak (Alkiza) sartu ziren helmugan.

Artzei proban aldiz, emakumezkoetan, Vanessa Pelaezek (01:28:00) jantzi zuen txapela, eta segidan sailkatu ziren Alazne Irureta herritarra eta Garazi Sampedro. Gizonezkotan, Xabi Lete (01:08:02) izan zen txapelduna eta segidan Ibai Makazaga eta Ander de Luis iritxi ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos