Kontzertu berezia gaur arratsaldean herriko plazan

Kartela. Gaurko kontzertuaren kartela, abesten jardungo duten gazteen aurpegiekin. /
Kartela. Gaurko kontzertuaren kartela, abesten jardungo duten gazteen aurpegiekin.

19:00etan hasita,Motxilan 21 taldearen kontzertua izango daTaldea 12 gaztek osatzen dute, Down sindromea dute guztiek ere, baina sekulako indarra eta bizipoza trasmititzen dute kontzertuetan

DV ORIO.

Kontzertu berezia izango da gaur arratsaldean Orion, herriko plazan hain zuzen, 19:00etan hasita, Motxila 21 taldearen aktuazioarekin.

Taldea Nafarroan sortu zen 2005ean eta 12 gaztek osatzen dute, guztiak Down sindromea dutenak (hortik datorkio taldeari izena, Down sindromedunek errepikatuta daukaten 21. kromosomari erreferentzia eginez).

Taldea oso ezaguna egin da eta kontzertu ugari eman ditu Euskal Herrian eta kanpoan. Taldearekin batera, laguntzaile lanetan, boluntario batzuk ere badabiltza; tartean, El Drogas, Barrikada taldeko buru izan zena eta Marea taldeko Kutxi eta Piñas.

Era askotako musika jotzen dute eta beren zuzeneko emanaldietan sekulako indarra eta bizipoza transmititzen dute.

Honetaz konturako zarete gaur arratsaldean herriko plazara hurbiltzen zareten herritarrak. Nahiz eta Nafarroan sortutako taldea izan, jatorri desberdinetako abeslari eta musikariek osatzen dute taldea.

Fotos

Vídeos