Komunetik botatako toallatxoekin arazoak berriro

Kalteak saneamendu sarean./
Kalteak saneamendu sarean.

Errefusera bota behar direla gogoratzen da Udaletik

DV ORIO.

Azkenaldian, gero eta sarriago gertatzen dira arazoak saneamenduko sarean, jendeak komunera botatzen dituen zapi busti edo toallatxoak direla-eta. Orain dela hilabete Udalak oharra kaleratu zuen, herritarrei eskatzeko horrelako zapiak ez botatzeko komuneko zulora, baizik-eta errefusera; baina, azken egunetan, berriro ataskatuta geratu da ur zikinaren ponpa.

Orioko ur zikin guztiak ponpatu egiten ditu Udalak, gero Zarauzko araztegira bidaltzeko eta zapi busti edo toallita horiek kalte handia eragiten diote ponpari.

Zapi busti horiek ezin dira komunetik behera bota: ez dira desegiten eta elkarrekin trabatu eta buxadura handiak sortzen dituzte. Azken urteotan asko ugaritu da zapi bustien kontsumoa eta jende askok komunetik behera botatzen ditu, erabili eta gero.

Askotan paketetan zapiak biodegradagarriak direla jartzen du, baina horrek ez du esan nahi komunera bota daitezkeenik, denbora asko behar dutelako degradatzeko eta, bitartean, arazo handia sortzen dutelako. Zapi horiek errefusera bota behar dira beti.

Fotos

Vídeos