Borrar
Herriko plaza jendez gainezka zegoen atzoko ekitaldian. DV
Kolore morez jantzi zen atzo goizean herriko plaza

Kolore morez jantzi zen atzo goizean herriko plaza

DV

ORIO.

Viernes, 9 de marzo 2018, 01:23

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kolore morez jantzi zen atzo herriko plaza. Goizeko 10:00etan bi eskoletako haur eta gazteak jende-katean joan ziren plazaraino, irakasleen laguntzaz eta, ondoren, ekitaldi labur bat egin zuten udaletxeko balkoitik, emakumeen eta gizonen arteko parekidetasuna aldarrikatzeko. Ekitaldian, lehenbizi, Aitziber Campos Hezkuntza batzordeko buruak ongietorriko hitzak egin eta gero, eskualde osorako adostutako agiria irakurri zuten DBH4ko bi neskek (bata Zaraguetako ikaslea eta bestea, ikastolakoa).

Ondoren, LH5 eta LH6ko ikasle banak Iñaki Gurrutxaga bertsolari oriotarrak prestatutako bertso parea kantatu zuten, eta, segidan, Errikotxia elkarteko Rosi Lazkanok beste bi bertso kantatu zituen. Ekitaldiari bukaera emateko, berriz, plazako haur eta heldu guztiek batera abestu zituzten eskualde osorako prestatutako bertsoak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios