Koadrilen egun handia izango da gaur Zestoa

Zestoako Musika Banda, jai hauetako protagonista izaten dena. /
Zestoako Musika Banda, jai hauetako protagonista izaten dena.

Baltsa jaitsiera ez dela gauzatuko iragarri dute antolatzaileek

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Atzo, eguraldia lagun, jai egun jendetsua bizi izan genuen Zestoan. Horrela, Jendetsua eta ziragarria izan zen Zestoako Musika Bandaren kontzertua, eta jende-tsuak izan ziren ere zekorketa, Amparito eta pasodoble emanaldiak, pilota jaialdia edo eta gaueko 'Berbena'. Ostiralean ere herri afari eta kontzertu jendetsuak izan genituen, festa gosea tarteko.

Gaur, koadrilen eguna, eta eguraldiak ez badu saihesten, jende-tsua izango da eguerdiko paellada eta egunean zehar antolatuko diren ekitaldiak.

Aipatu bestalde gaur arratsalderako iragarrita zegoen baltsa jaitsiera bertan behera gelditu dela eta ez dela gauzatuko. Eta bestetik, umeentzako puzgarriak goizean zehar ez direla izango baizik eta hauek arratsaldean jarriko dituztela kiroldegiko aterpean.

Fotos

Vídeos