'Koadernoa Zuri' antzezlana ostiralean Museoan Euskararen Eguneko egitarauaren baitan

Koadernoa Zuri. Antzezlan hau Balenciaga Museoan ostiralean./
Koadernoa Zuri. Antzezlan hau Balenciaga Museoan ostiralean.

Hika Teatroren eskutik etorriko da lana Getariara eta 22:00etan hasiko da. Sarrerak 5 euroren truke salgai daude

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Euskararen Eguneko egitarauaren baitan, ostiralean, abenduaren 1ean, gaueko 22:00etan, Cristobal Balenciaga Museoan, Hika Teatroaren 'Koadernoa Zuri' antzezlana ikusteko aukera izango da.

Getariako Udalak antolatutako emanaldi honetara joateko sarrerak salgai daude dagoeneko informazio bulegoan 5 euroren truke.

Antzezlan honen egileak Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurraga dira. Ane Sextonen olerkiaren itzulpena, berriz, Harkaitz Canok egina da (Susa Argitaletxea). Antzezleak, Itziar Ituño (Arrate), Miren Gojenola (Begoña / gaixoa 1 / gaixoa 2) eta Agurtzane Intxaurraga (ama / Brijida / manipulatzailea) dira. Zuzendara Agurtzane Intxaurraga da.

Antzerkiaren sinopsiaren inguruan hau aurreratzen digu Udaleko kultura departamendutik, «Begoña eta Arrate ahizpak dira. Ama hil berri dute eta hogeita bost urteren ondoren jaiotetxean egingo dute topo, ustekabean. Begoña Afrikan bizi izan da urte askoz. Amarengandik ihesi joan zen. Ekaitz-egun beldurgarri batez, aborto baten ondorioz, bizitza hankartetik zihoakiola konturatu zenean.Arrate, aldiz, etxean geratu zen amaren itzalean. Lanbidez, familia medikua da eta itxura batean, zoriontsu bizi da. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Bi ahizpak aurrez aurre elkartzean elkarri kontuak eskatzen hasiko dira. Ezer gutxi dakite amak batengan eta bestearengan utzitako arrastoez. Nahikoa lan izan du bakoitzak bere bizitza eraikitzen. Nahikoa lan bizitzen».

Aurrerapen gisa Hika Teatrok 'Koadernoa Zuri' antzezlanaren bideo bat ondorengo helbidean jarria dauka ikusi nahi duzuenentzat, https://youtu.be/P2eV5TrDxnc.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos