Kluben arteko zesta txapelketa jokatuko da

Irudi ederrak ikusteko aukera izango dugu zestalariekin. /  A.G.
Irudi ederrak ikusteko aukera izango dugu zestalariekin. / A.G.

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Urte berriarekin batera kluben arteko zesta txapelketa jarri da martxan. Maila bakoitzean frontoi batzuk izendatu dituzte hiru bat partida jokatzeko.

Kadeteetan, Mutriku eta Gernika jarri dituzte egoitza bezala, ondorioz lehen partida gaur jokatuko da Mutrikuko Miruaitz frontoian, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Partida oso gogorra izango da, Danok Bat eskolako Zuhaitz Arrillaga eta Aratz Mendizabal, Zumaiako Agirre eta Lopez izango bait dituzte aurrez aurre 35 tantotara. Nagusietan, berriz, Donostia eta Markina-Xemein izendatu dituzte egoitza bezala, eta lehen partida igandean goizeko 11:00etan izango dute Donostiako Karmelo Baldan, bertan Ekaitz Mendizabal eta Mikel Manzisidor, Donostiako Alberro anaiak izango dituzte arerio 35 tantotara baita.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos