Klik Eguna egingo da Getarian bihar Gure Esku Dagok antolatuta

Casteller taldea. Tarragonatik etorriko dira bihar. /  AMAXKAR
Casteller taldea. Tarragonatik etorriko dira bihar. / AMAXKAR

GETARIA.

Bihar, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Klik eguna egingo da Getariako frontoian herriko Gure Esku Dagok antolatuta. Bertan, herritarrek euskal nazioaren burujabe-tzaren inguruan zergatik erabaki nahi duten azaleratuko dute. Ondoren, gizakate txiki bat osatuko da ekainaren 10eko gizakate erraldoiari begira giroa berotzeko. Festa amaitzeko, Tarragonatik etorritako Colla Jove casteller taldeak emanaldia egingo du. Jadanik ekainaren 10eko gizakaterako izena eman dutenei beren eskuzapia eramatea eskatzen zaie, bertan, norberaren erabaki-tzeko arrazoia idazteko.

Oraindik izena eman ez dutenek asteburuan izango dute horretarako aukera: gaur ostirala arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara Kale Nagusian, bihar 12:00etatik 14:00etara Kale Nagusian eta igandean 12:00etaik 14:00etara Meagas auzoan. Gizakaterako izena emateaz gain, kamisetak erosteko aukera ere egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos