Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Tarragonatik etorritako Colla Jove taldearen emanaldia. AMAXKAR
Klik Eguna bertan behera eguraldiarengatik

Klik Eguna bertan behera eguraldiarengatik

Hala ere Tarragonatik etorritako castellersak emanaldi ederra eman zuten kiroldegian

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Jueves, 17 de mayo 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldi txarraren ondorioz Klik eguna, herriko Gure Esku Dagok antolatua, bertan behera geratu zen joan den larunbatean. Herritarrek euskal nazioaren burujabetzaren inguruan zergatik erabaki nahi duten azaleratu behar zuten. Ondoren, gizakate txiki bat osatu behar zen ekainaren 10eko gizakate erraldoiari begira giroa berotzeko. Hala ere Tarragonatik etorritako Colla Jove de Tarragona taldeko castellersak emanaldia eskaini zuen kiroldegian. Herriko plazan elkartu eta udaleko balkoian Estelada bat jarri zuten Nika Lertxundi alkateak eta castellerren taldeko lehendakariak. Ondoren kalejiran joan ziren kiroldegira katalanen musikari jarraituz. 250 lagun inguru etorri ziren Kataluniatik eta oso emanaldi polita eman zuten herritarren aurrean. Ondoren, kiroldegian bertan getariarrek egindako marmitakoa bazkaldu zuten.

Trikitilari gazteen txapelketa

18 urte bitarteko trikitilariek (18 urte barne) parte har dezakete Trikitilari Gazteen XIX. Txapelketan, maiatzaren 26an Berdura Plazan. Izena emateko azken eguna gaur izango dute. Oinarriak Getariako Udaletxean eta web orrian (www.getaria.eus) aurkituko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios