Kirol hitzaldien barruan, gaur Iñaki Osa izango da Aizarnazabalen

Iñaki Osa zesta puntako jokalari profesional. /  DV
Iñaki Osa zesta puntako jokalari profesional. / DV

Azaroak 3an, Jorge del Cid eta Nerea Odriozola izango dira bideo emanaldi batekin eta 10ean Alex Uranga

DV AIZARNAZABAL.

Aizarnazabalgo Kirol elkarteak hiru hitzaldi antolatu ditu datozen ostiraletan zehar eskeintzeko herritarren aurrean; gaur arratseko 20:00etatik aurrera Iñaki Osa Goikoetxea zumaiarra izango da bertaratzen direnekin solasean aritzeko. Iñaki Osa zesta punta jokalari profesionala da, munduko txapelduna 11 aldiz buruz burukoan eta sei aldiz binakakoan. Zahar etxean izango da bertaratzen direnekin egoteko.

Azaroak 3an, Jorge del Cid eta Nerea Odriozola, 2016 Espainiako Rallyan lurgainean azpitxapeldunak geratu zirenak izango dira bideo emanaldi batekin eta azaroak 10ean berriz, Alex Uranga zumaiarra bodyboard profesionala mundu txapelketan 3 sailkatua izango da, baita ere bideo emanaldi batekin.

Fotos

Vídeos