Ketako gazteak lehen postuan kokatu dira Ekintzari irabazita

Ekintzari irabazi zioten./
Ekintzari irabazi zioten.

2 eta 3 nagusitu ziren Berion eta partidarik galdu gabe jarraitzen dute lau jokatu ondoren

GETARIA.

1. Jubenileko VI. Multzoan lidertza jokoan jarri zen asteburuan Berio futbol zelaian. Ekintza eta Keta Babyauto aurrez aurre, biak ordura arte partidarik galdu gabe zeuden taldeak.

Partida borrokatua izango zela garbi zegoen eta getariarrak joko ona eginaz lehen zatian aurrea hartu zuten (0-1) atsedenaldira joateko Paulo Eizagirreren golarekin. Baina bigarren zatian Ketak bi jokalari galdu zituen eta horrek abantaila eman zion etxeko taldeari. Dena den bere horretan jarraitu zuten getariarrak eta Pauloren bigarren golak eta jokaldi polit baten amaieran Jon Garciak sartutakoari esker 2 eta 3koa jarri zuten markagailuan eta sailkapeneko lehen postura igo dira. Asteburuan beste partida garrantzitsua S.A.N.S.E.-ren aurka.

Fotos

Vídeos