Borrar
Lazkano. Atezaina gainditzen zuen unea bigarren golean. AMAXKAR
Keta Babyautoren partida borobila Segura taldeari irabazteko

Keta Babyautoren partida borobila Segura taldeari irabazteko

Liderraren aurka oso partida ona egin zuten eta garaipenak igoera borrokan sartzen ditu

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Martes, 13 de febrero 2018, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Joan den asteburuan denboraldiko lehen porrota jaso zutenean Getariako Keta Babyautoko mutilak agian zaleen artean kezka sortuko zen. Igoera fasean hutsak garesti ordaintzen dira eta hura ustekabea izan zen askorentzat.

Baina inondik ere ez taldeko jokalari eta prestatzailearentzat. Lana izango zuela Iñaki Azpitartek idazten nuen joan den asteko kronika amaieran eta ondo egin dutela lan erakutsi zuten larunbatean Mendibeltz futbol zelaian. Aurrean Segura taldea zuten, une horretan lehen sailkatuta zegoena eta oso indartsu azaldu zena ordura arte.

Hasieratik atera ziren getariarrak garaipenaren bila. Aurrean talde ondo prestatua eta multzoan goian egongo dena fasearen amaieran. Baina etxetik urrun golak jasotzen dituzte beti. Irabazi arren atea hutsean ez dute uzteko erraztasuna eta hori jakin da Ketakoak golaren bila atera ziren. Aukerak lehen zatian etxekoentzat ziren baina baloiak sareko bidea ez zuen hartu nahi. Pazientziarekin jokatzen jarraitu eta azkenean saria etorri zen. Lazkanoren korrikaldi bikainak eta bere erdiratzeak Iker Agirre topatu zuen area barruan. Honen jaurtiketak atzelariaren hanka jo eta baloiak sareetarako bidea hartu zuen azkenean. Lehen zatiko 34. minutua zen. Oso ondo jartzen zitzaion partida getariarrei baina oraindik hobeto jarriko zitzaion hiru minutu geroago. Baloi luze bat ondo borrokatu zuen Ander Lazkanok eta atzelariaren hutsa ondo aprobetxatuz atezainaren aurrean ondo gurutzatu zuen baloia bigarren gola egiteko. Partida erabakitzen hasia zegoen baina oraindik bigarren zati osoa geratzen zen.

Ez zuen arazo gehiegirik izan Ketak markagailu hori mantentzeko eta handitzeko bat edo beste aukera ere izango zituzten. Igoera faseko amaieran emaitza honek garrantzi handia izan dezake eta golik ez jasotzea zen helburua. Bi eta zeroko emaitza honek berriz borrokan sartzen du Keta eta orain bigarren postuan kokatu dira Dunboaren atzetik. Dena den Segurak elurraren ondorioz lehen jardunaldiko partida bertan behera utzita du eta aurrea har diezaioke getariarrei. Datorren astean berriz etxean Muniberekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios