Keta Babyautoren garaipen bikaina

Julen Azpeitia. Atezain getariarrak ezin izan zuen ezer egin zarauztarren golean salduta geratu ondoren./
Julen Azpeitia. Atezain getariarrak ezin izan zuen ezer egin zarauztarren golean salduta geratu ondoren.

Partida aldapa gora jarri zitzaien lehen zatian baina azken 10 minututan markagailua irauli zuten

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Iñaki Azpitarteren mutilek partida oso garrantzitsua jokatu zuten Zarauzko Asti Txiki futbol zelaian. 1. Erregional mailako 3. multzoan dauden bi talde indartsuenak aurrez aurre ziren bigarren itzuliaren hasiera honetan eta lehen postua zegoen jokoan. Aldapa gora jarri zitzaien getariarrei norgehiagoka lehen zatiko 18. minutuan, atzealdean defentsa batek atezainari itzultzerakoan arerioaren oinetan baloia utzi zuenean eta honek ez zuen oparia alferrik galdu, Julen Azpeitiaren irteera erraz gaindituz.

Hortik aurrera partida parekatua ikusi zen baina etxekoek markagailuan zuten abantailaren lasaitasuna zuten eta Ketakoak berriz, berdinketaren gola nahi zuten lehen postuan jarraitu nahi bazuten beste jardunaldi batez. Minutuak aurrera joan ziren eta bazirudien 1-0ko emaitza ez zela mugituko baina azken hamar minututan sartutako golak, Joanes eta Karlosek, emaitzari buelta eman zioten eta garaipena Getariara ekarri zuten. Hiru puntu hauekin, Keta Babyauto lider mantentzen da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos