Keta Babyautoko bi taldeek gaur jokatzen dute, batek igoera eta besteak kopa

Atzean. Lan ona egiten ari dira Azpeitia eta Salamu. / AMAXKAR
Atzean. Lan ona egiten ari dira Azpeitia eta Salamu. / AMAXKAR

DV GETARIA.

Igoera faseko bigarren jardunaldia etxean jokatuko du Getariako Ketak. Mendibeltz futbol zelaian 18:00etan Iluari taldea hartuko du. Lehen jardunaldian bi taldeek garaipena lortu zuten, getariarrek Usurbilen eta Iluari taldeak etxean Aloña Mendiren aurka (3-1). Lehen fasean getariarrek multzo berdinean eduki zuten Iluari eta bi partidak Iñaki Azpitarteren mutilentzat izan ziren: 4-0 eta -5. Orain beste lehiaketa bat hasten dute.

Gazte mailako taldeak ere lehiaketa berri bati ekingo dio. Lehen fasea amaituta, kopa jokatuko du gaurtik aurrera. 18:00etan Iraetan arituko da Burumendiren aurka. Multzo berean izango dira Zarautz, Amara Berri, Añorga, Sporting de Herrera, Ikasberri eta Santo Tomas Lizeoa. Taldeak urte berria zoriondu nahi die bere babesleei: Elkano Jatetxea, Viveros San Anton, Getariako Udala, Amona Maria eta Astillero erretegia.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos