Keta Babyautok Mutrikun hasiko du bigarren itzulia

Mutrikurekin berriz. / AMAXKAR
Mutrikurekin berriz. / AMAXKAR

San Miguel futbol zelaian 18:30ean jokatuko dute eta gazteek 18:00etan Iraetan Herreraren aurka

DV GETARIA.

1. Erregional mailako 3. Multzoan kokatua dagoen Getariako Keta Babyautok bigarren itzuliari ekingo dio gaur Mutrikuren aurka arratsaldeko 18:30ean San Miguel zelaian.

Liga hasieran bezala, atsedena izan zuen joan den asteburuan eta ondorioz partida bat gutxiagorekin azaltzen da sailkapenean baina halere bigarren tokian dago Iluari liderraren atzetik puntu bakar batera eta Amara Berrirekin berdinduta.

Dena den helburua lau aurrenetan ateratzea da eta badirudi hori erraz beteko dutela. Badaezpada itzuli berri hau garaipenarekin hastea komeni da eta arerioa gainditu beharko da. Ligaren estreinaldian 6 eta 1 nagusitu ziren getariarra. Gol asko jasotzen dituen taldea da baina joan den asteburuan Sporting de Herrerari irabazita kanpoan gaurko etxeko partida gogoz hartuko dute.

Gazteak ere gaur

Iraetan, 18:00etan Ketako gazteak Sporting de Herrera hartuko dute. Joan den larunbateko jipoia ahaztu eta aurrera begiratzeko partida dute. Atzealdea indartu beharrean daude (azken 3 partidetan 14 gol jaso dituzte) eta liga hasierako jokora itzultzen saiatu. Herrerarekin lehen itzulian 1 eta 3 amaitu zuten etxetik urrun eta errepikatu behar dute.

Fotos

Vídeos