Keta Babyautok lehen postuan amaituko du lehen fasea

Eneko Uzkudun. Garaipenaren bidea zabaldu zuen. /  AMAXKAR
Eneko Uzkudun. Garaipenaren bidea zabaldu zuen. / AMAXKAR

Amara Berri taldearen etxean 0-3 irabazi zuten igandean Iñaki Azpitarteren jokalariek

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Aurreko jardunaldian igoera faserako txartela ziurtatu ondoren, igande honetan Lehenengo Erregional mailako hirugarren Multzoko onenak direla erakutsi dute. Hori adierazten du behintzat sailkapenak.

Amara Berri zen lehen postua lor-tzeko borrokarako geratzen zen talde bakarra eta igandean Donostian Iñaki Azpitarteren mutilak 0-3 nagusitu ziren, jardunaldi bat geratu arren lehen postua ziurtatuz.

Eneko Uzkudun izan zen partidako lehen gola egin zuena, lehen zatiko amaieran eta bigarrenean Ander Lazkanok beste bi gol lortu zituen garaipen garbia ezarriz eta bide batez multzoko lehen postua erabat lotuta utziz.

Orain igoera fasean murgilduko dira eta hor gauzak bestelakoak izango dira baina orain arte egindakoarekin jarraitzen badute aukerak izango dituzte Preferente mailara igotzeko.

Aurrez lehen fase honetako azken partida jokatu beharko da. Datorren asteburuan izango da Mendibeltzen Sporting de Herrera taldearen aurka eta gero etorriko da taldeen zozketa. Gazte mailan SANSE taldeak 5 eta 1 irabazi zion Ketari. Getariarren ohorearen gola Aratz Lertxundik egin zuen partidaren amaieran.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos