Keta Babyautok 6 eta 1 irabazi zion Mutrikuri

Taldea. Aurpegi berriak dakartza Keta Babyautoko taldeak eta hasiera ezin hobea eman dio. / AMAXKAR

Lehenengo Erregional Mailari hasiera bikaina eman dio Azpitarteren taldeak ligako estreinaldian

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Beste denak baino astebete beranduago ekin dio ligari Getariako Keta Babyauto futbol taldeak, lehen jardunaldian atsedena izan ondoren.

Baina aste bat gehiago izateak on egin dio Iñaki Azpitarteren taldeari larunbatean Mendibeltzen gol zaparrada lortu bait zuten Mutrikuren aurka, 6 eta 1eko azken emaitzarekin.

Oso ondo hasi ziren gauzak getariarrentzat. Partida hasi bezain laster Salamok ondo egin zion presioa atezain mutrikuarrari eta ondorioz baloia Ander Lazkanoren oinetara heldu zen ligako lehen gola patxada guztiarekin egin zezan. Gauzak horrela hasteak lasaitasun handia ematen du baina minutuak aurrera joan ziren eta mutrikuarrak ere Mendibeltzera eguzkia hartzera ez zirela etorri erakutsi zuten.

Lehen zati parekatu batek, bigarren zati ero batera eraman zituen jokalariak. Bata bestearen atzetik golak erori ziren getariarren alde.

Lazkanok beste bi gol lortu zituen eta Uzkudun, Royo eta Albizuk borobildu zuten markagailua. Bero egiten zuen Orion eta bero bero joan ziren bisitariak getariarren erakustaldiarekin.

Emaitza honekin lehenengo Erregional Mailari oso ondo ekin diotela erakusten dute Ketakoek eta sailkapeneko hirugarren tokian kokatu dira partida bakarra jokatuta. Datorren asteburuan Iluariren aurka jokatuko dute.

Gazteen garaipena

Gazte mailakoak ere garaipena lortu dute, 1 eta 3 Donostiako Sporting de Herrerarekin eta sailkapeneko buruan daude Ekintzarekin berdinduta.

Fotos

Vídeos