Keta Babyautok indartsu jarraitzen du Ikasberriri irabazi ondoren

Iñaki Azpitarte./
Iñaki Azpitarte.

GETARIA.

I. Erregionaleko 3. multzoan Getariako Ketak indar-tsu jarraitzen du bosgarren jardunaldian Ikasberriren etxean 1 eta 3 irabazi ondoren. Ostegun arratsaldera aurreratu zuten Iñaki Azpitarteren jokalariak partida eta hiru puntu ziurtatu ondoren multzoko lehen postuan jarraitzen dute partida bat gutxiago izan arren.

Ez ziren gauzak nahi bezala hasi getariarrentzat, zeren lehen zatiko ordu erdia betetzen zenean penaltia adierazi zuen epaileak etxeko taldearen alde, Garmendipeko anexoan. Aukera ez zuten alferrik galdu Ikasberrikoak eta atzetik jartzen ziren Ketako jokalariak. Dena den, lehen zatia amaitu aurretik Ander Lazkanok bere gol zerrenda handitzen zuen eta atsedenaldira berdinketarekin joango ziren.

Bigarren zatian Keta Babyautoko mutilak erasokor atera ziren. Konfiantzarekin jokatzen hasi eta aukerak etortzen hasi ziren. Salamok egin zuen getariarrak aurretik jartzen zuen gola eta partida erabat erabakita uzteko Jon Barreirosek egin zuen hirugarrena handik gutxira. Garaipen honekin 10 puntu lortzen ditu Ketak eta datorren jardunaldian Amara Berri hartuko du Mendibeltzen. Gazteak gaur jokatzen dute Ekintzaren zelaian (18.30).

Fotos

Vídeos